Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diskrezio hori eskertzen dio, arreta bereziz zaintzea, baina aldi berean uretatik ateratako beste edozein narrasti umezurtz zainduko lukeen prestutasun arruntarekin. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 54. orr.
Baldintzei dagokionez, nire diskrezioa segurtzat jo dezakezue; baina lana eta zuhurtasuna, azken hau bestea bezainbeste, ez dira merke saltzen gaur egun. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 144. orr.
Suhiaren ibilerak gorabehera, diskrezioa gordetzeko gai izan zen ezkontzako lehen urteetan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.
Diskrezioa eskatu dute manifestua lantzen ari diren emakumeek. Berria - Euskal Herria 2006-02-24
Gobernuak baduela «zenbait informazio» hori ziurtatzeko, baina «zuhurtziagatik eta diskrezioagatik» ezin ditu zabaldu informazio horiek. Berria - Euskal Herria 2006-02-11
Itxurak ere ez dio laguntzen diskrezioan [...] bi metroko mutila edozeinek ikusten du-eta urruti egonda ere. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.
Gehiengoak larderia eta eta oldarkeria du, gutxiengoak diskrezioa. Berria - Mundua 2004-02-01
Diruaren laguntzaz eta harreman onak izanez gero, bazegoen erabateko diskrezioaz beharrezko mediku-zaintza lortzea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.
Piano musika eme bat zeukaten giroa gozatzeko; argi leun, zeharkakoak mahai bakoitzari intimitate eta diskrezioa emateko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.
Burgoiak ziren, sinesten zuten honetan edo hartan, ohorean, gizakien bertuteetan, diskrezioan, bakardadean, emandako hitzean, eta baita emakumeengan ere. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.
Nik kontrako txosten bat bidali nuen operazioaren arriskuak agerian utziz, eta diskrezio osoa aginduz erantzun zidaten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.
Ordu laurden geroago Teresa azaldu zen, diskrezio handiz jantzita, paradarako apropos. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 115. orr.
Geroago, diskrezio handiagoz eta laburrago, gizonaren aurpegiari erreparatu nion. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.
Komunetako leihoak ziren iheslariak diskrezio handienarekin ateratzeko bidea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 38. orr.
Eta aurrea hartu zizun erantzunik eskatu barik [...] pausaje harroan, lagun batek uste zion diskrezio apurragatik mindua. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 35. orr.
Txoko batean Hideki Yukawa fisikaria zegoen, bere isiltasun eta diskrezio japoniarrarekin. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.
Diskrezio-arau guztiez trufatu beharra: paper pertsonaletan induska ibiltzea, esku-poltsak zabaltzea, niri zuzendu ez zen posta ireki eta irakurtzea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.
Diskrezio eta seriotasun giroan. Berria - Ekonomia 2004-05-19
Diskrezioz ezkontzekoak ziren, Londresen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 149. orr.
Ramírez kapitaina, diskrezioz ibiltzen ahalegintzen zen arren, ondo ezaguna zen inguru hartan. hasieratik diskrezioz jokatu dugu, eta aurrera ere horrela jarraitu behar dela uste dugu. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 48. orr.
Prozesuan EAJk Espainiako Gobernuarekin «diskrezioz eta leialtasunez» lan egingo duela adierazi zion Erkorekak Zapaterori. Berria - Euskal Herria 2006-04-19
Laurogeita hamarretik gora urte zituela hil zen, diskrezioz eta duintasunez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.
· Leiho aldera jiratu du burua, baina ez lotsaz edo nire begirada eraman ezinez, diskreziozko jarrera batez baizik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 164. orr.
diskrezio osoz (11); diskrezioa apurtu (3); diskrezioa eskatu (3); diskrezioa eta (3); diskrezioz egin (4); diskrezioz egin behar (3); diskrezioz eta (7); eta diskrezio (8); eta diskrezioa (9); eta diskrezioz (3)