Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diskoetxe (5 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 3.173 agerraldi -horietako 1.617 Berria egunkarikoak-; orobat disko etxe 2 agerraldi, 2 artikulutan; ETCn 83 agerraldi; disketxe 413 agerraldi, 4 liburu eta 224 artikulutan; ETCn 1.817 agerraldi -horietako 1.063 Berria egunkarikoak-; eta dixkaetxe g.er.) 1 iz musika diskoak argitaratzen dituen etxea.

Eskerrik hanitx NEGU GORRIAK eta ESAN OZENKI diskoetxeari.  Herria   2001-05-17

Iker Goenaga zizurkildarrak diska berri bat plazaratu du, Elkar disketxeak argitaraturik.  Herria   2003-03-27

Iruñeko disketxeak sei disko argitaratuko ditu datozen hilabeteetan.  Berria - Kultura   2006-01-26

Horretaz gain, Sony Classical eta Decca disko etxeentzat hainbat grabazio egin ditu.  Berria - Kultura   2004-01-20

Decca Records diskoetxeak ez zuen onartu The Beatles taldea 1962an.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

Beren kabuz grabatu, ekoitzi eta kaleratu dute; «disketxeen presiorik gabe».  Berria - Kultura   2004-01-16

New Yorkera etorri zenean otorduak eta lo-lekua disketxeak ordaintzen zizkion, eta hori bukatu zenean noraezean geratu zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 124. orr.

Horrela deitzen genituen hegoaldeko disketxe handi batean diskorik grabatu ez zuten iparraldeko taldeak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 156. orr.

Hemeretzi euskal disketxe aste honetan Cannesen egin den Midem disko industriaren azokan izan dira.  Berria - Kultura   2004-01-31

Euskal Disketxeen Elkarteko presidente eta Elkar disketxeko editorea.  Berria - Harian   2006-01-27

2 (hitz elkartuetan)

-Egia erran batzuetan iduritzen zitzaigun hegoaldeko diskoetxe arduradun horiek pixka bat... arrazistak zirela gurekiko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 156. orr.

RIAAk, AEBetako disketxe enpresa handienak, bestalde, Interneteren 774 erabiltzaile salatu zituen atzo.  Berria - Gaiak   2004-08-27

· Musikariak gara, eta musika egitera goaz; herri disketxea eratu dugu eta autogestioan oinarrituta, gure lanak argitara ematera goaz.  Berria - Kultura   2006-03-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus