Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diskete (orobat diskette g.er.) 1 iz informatika datuak biltzeko diskoa, babesten duen azal gogorretik ezin atera daitekeena, ordenagailuan sartzen dena datuak hartzeko edo uzteko.

Aztarna horiek zein ote ziren galdetu nioan neure buruari; zehatzago esanda, zer motatakoak ote ziren: testu idatzia, disketea, banda magnetikoa, bideo-banda, mikrofilma?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 458. orr.

Begoñak beterik zeukan disketea sarrioei hartutako argazkiekin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 64. orr.

Ezabatuta zeuden, diskete hondatu batean bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 494. orr.

Nire bezeroek esan dute beti diskete horretan ARBren agiri faltsu bat gorde zutela.  Berria - Mundua   2004-02-29

John Warner senatariak iragarri zuen Pentagonoak beste diskete bat aurkitu zuela, torturen irudi gehiagorekin.  Berria - Mundua   2004-05-20

Kartazala itxi aurretik diskette batean New Yorken idatzitako eleberriaren kopia bat sartu nuen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 178. orr.

Defentsaren ustez, gazteen kontrako nahikoa froga ez dago, ez baitago fanzinea egin zen ordenagailurik edo aldizkariaren disketerik ere.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

2 (hitz elkartuetan)

-Eta ez da egongo kopiaren bat, segurtasun-disketeren bat...?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diskete bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus