Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizarteak agindu dizkigun obligazioak dira disimulua eta hipokresia: eman diezaiegun amore. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 188. orr.
Baina emakumeagoa zen, bazuen atsegingarri izateko gogoa, hipokrisia, disimulua. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.
Ikasleen artean harat-honat nenbilen ni, disimulu askorik gabe egiten ari zirena gainbegiratzen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 134. orr.
Nik, disimulu handiz begiratzen nion. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 110. orr.
Eta nik, disimulu ederrean, hura gogoan hartu eta koadernoan idatzi. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 55. orr.
Jendeak arnasa hartu du disimuluaz, eta txalo jotzen hasi da. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 24. orr.
Gure bizkarrean, irandar soldaduen atzean zeuden gutarrak arretaz begira zeuden ea nola hartzen gintuzten; disimuluarekin beste aldera begiratu, eta batzuk gure atzetik zetozela ikusi nuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 67. orr.
Zenbait egunez egia latza disimulu alferretan guk pasa ondoren [...] Lizarra bera erori zen liberalen eskuetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 285. orr.
Disimulu aurpegia jar ezan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 67. orr.
Aitak, amarengana disimuluan itzulita, esan zion belarrira: [...]. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 69. orr.
-Consuelo, zoaz begiratzera disimuluan, ea atera naitekeen hemendik... Jon Maia «Riomundo», 2005 - 30. orr.
Eta disimulutan hurbildu nintzen; bera bertan ez aurkitzekotan lehenengo aldiz oso kezkatuta. Txillardegi «Putzu», 1999 - 54. orr.
Disimuluan pasa nintekeen, baina nahiago izan nuen arriskatu, idazten zaila zen izen bat bota. Berria - Kirola 2006-04-06
-Zer moduzkoa da? -galdetu zion Feynmanek Russelli, disimuluan Wittgensteinen aldera seinalatuz. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 99. orr.
Ezkerraldeko angelura begiratu dut disimuluan eta dra! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 65. orr.
Haren urrina aditu zuen, disimuluan izterrak ikusi zizkion. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 59. orr.
Eskua poltsikotik atera eta eskua atzerantz eramanda, disimuluan, burdina arteko zirrikituan utzi zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 353. orr.
Zertarako disimuluan ibili. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 63. orr.
Mukiak maukarekin garbitu ditu, disimuluan. «Bizia lo», 2003 - 91. orr.
Disimuluz jokatu nuen hasieran, neure buruarekiko errezeloz eta gainerakoekiko ahalkez. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 119. orr.
Gero musua garbitzen du, disimuluz, eskugainarekin, irri egiten duen bitartean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.
Medikua sartzean gaixo hark, disimuluz, katua ohetik behera jaitsi eta lurrean utzi ohi zuen.. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.
Gorputza pixka bat jiraturik, gizakoteari begira jarri nintzen disimuluz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 181. orr.
disimulu handiz (8); disimulurik gabe (10); disimulurik gabeko (3); disimuluz eta (3); eta disimulu (3); eta disimulurik (6)