Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diruztatu, diruzta, diruztatzen (orobat dirustatu) du ad diruz hornitu. ik finantzatu.

Haurren eta familien laguntzeko planak diruztatzen jarraituko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Garapen proiektu kolektibo hori dirustatuko duten botere publikoak hor ziren: Sylviane Alaux Akitaniako deputatua, eta Vincent Bru Ezpeletako kontseilari orokorra, [...].  Herria   2004-09-09

Nahi duen guztia egiteko baliabideak baditu, baina ez du erabaki Iparraldean adar bat sortzea edo bere xedeak diruztatzea.  Berria - Ekonomia   2004-11-14

Laborariek zerga andana bat ordaintzen diote Laborantza Ganberari, besteak beste Arrapitzen lana bezalakoak diruztatu ahal izateko.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Batzu uzkur ere zerga berri bat jarri beharko dela erakunde berriaren dirustatzeko eta jadanik aski zerga pagatzen dela.  Herria   2005-12-29

Udal bakoitzak diruztatzen du sindikatua, baina diru iturriak ez dira zuzenean zergetatik etortzen.  Berria - Harian   2006-01-13

Antoine d'Abbadie d'Arrast (1810-1897) astronomoa, euskal kultura diruztatu duen lehena izan da, bertsu et pilota partidak antolatuz, besteak beste.  Herria   2004-03-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus