Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dioptria (orobat diotria g.er.) iz leiarren ahalmenaren unitatea, 1 metroko foku distantzia duen leiarrari dagokiona
Ni, aldiz, mehea eta argala atera nintzaien eta, hamar urte bete nituenerako, zortzi dioptria nituen begi bakoitzean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 44. orr.
Lehenago, optikan izana nintzen eta hango gizona nire dioptriak neurtzen tematua zen, hautsitako kristalen ordezkoak zuzen paratu beharrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.
Edonon barregarri geratzeko moduko dioptria kopurua zeukatenak ere zoriontsuak ziren egun horietan. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 112. orr.
Begi-lagunetako diotriak zuzentzeko ere zuzenean joan daiteke espezialistarengana, baina konjuntibitisa sendatzeko norberaren sendagilearengana joan beharko da lehendabizi. Berria - Harian 2006-01-04