Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dionisiako (orobat dionisiko g.er.) izond sentsuen plazerren jainkoa zen Dionisiosi dagokiona. ik dionisiar.

Besta dionisiakoan, mozkortze sakratuarekin, entusiasmoarekin, denboraren ezabatzeko ilusioa lor daiteke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.

Geure lobulu frontalen agintetik opor batzuk hartzeko premia izaten dugu; zentzumen eta desiren festa dionisiako batean murgiltzeko, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 78. orr.

Dantza sakratu dionisiakoa da hori noski, ez dantza friboloa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 226. orr.

Errito dionisiakoetan, infernuko ateetako zaindari Phylakosi bildots errea jaurtitzen zioten leizera, haren ama infernutik libratzeko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

Irudi eta egitura mitikoak erabiltzeko, artista dionisiakoa da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.

Norman O. Brown-en kristautasun dionisiakoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 139. orr.

Bizitzaren zentzu jentil, dionisiakoari alegia, natur olde eta jaiera suhar edonoiz libreekin, instintoen berenezko jaialdi argitsuari biziartean, gezurrezko moral baten aginduen zamapean gizakia astotu eta makurtu gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus