Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dingilizka (ETCn 87 agerraldi; orobat dindilizka ETCn 45 agerraldi; eta dingilisko g.er.) adlag zintzilik, dilindan.

Liuba eserita zegoen, besoak atzerantz dingilizka, halako ahulezia atsegin baten mende, ezin zoriontsuago, eroturik bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 151. orr.

Zutik geratu zen luzaro, bihotza azkar taupaka, giltza dingilizka zuela sarraila aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

Txakurtxoa zeure alboan jarriko da [...] bere mihi luze eta artega dingilizka, bera ere kristalera begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 145. orr.

Mikeleneko neskameak hartzen du, beti ere zigarro bat ezpainetatik dingilizka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 169. orr.

Berokiak, kapelak eta bufandak esekitokietatik dingilizka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 407. orr.

Bizkarraren alde bietara boxeo-eskunarruak zeroatzan dingilizka.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 57. orr.

Horrelakoetan hartzen du prentsak "laugarren boterea" deitu izan den horren antzik handiena, eta lintxatua, beti ageri da eder paperezko arbola muturrean dindilizka.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

San Txilibristo, bixigua ezpainetatik dingilisko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 504. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzerantz dingilizka (4); besoak atzerantz dingilizka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus