Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dinbi
1 dinbi-danba adlag kolpe bortitzen onomatopeia.

Ate kulunkariari dinbi-danba eraginez irten zen arrapaladan sukalderantz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 206. orr.

Makila hartu zuen orduan eta, patiora irten zelarik, dinbi-danba astindu zuen balizko lapurra.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 64. orr.

20.000 lagunetik gora dauden kirol gunean, dinbi-danba hastea ere nekez eman daiteke ontzat.  Berria - Kirola   2004-11-23

Gero, Mattinek, dinbi-danba, egurtu egin zuen berriro.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 187. orr.

Neskak, kateme amorratu baten tankeran, lodiarengana apuntatu, eta dinbi-danba, bi tiro egin ditu segidan kanoi motzeko Franchiarekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 25. orr.

Kepa, bitartean, makilekin dinbi-danba.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 64. orr.

Gazteluko kanoiek ongi etorria ematen zieten bitartean, dinbi-danba eta dinbi-danba.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.

2 (izen gisa)

Binaka, aurrez aurre eta ezpata banarekin, orain hik jo eta gero nik jo, jo hik jo nik, dinbi-danba batzuren ostean, ai ene, bietako bat behera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 154. orr.

Orduan bai gorritu nintzela, bihotzeko dinbi-danba hark zart egingo zidala ematen zinan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 73. orr.

3 dinbi eta danba

Trailutzar antzeko bat zebilkion dinbi eta danba, zanpaka; mamia hezurretik tarratatu nahi zion arantza-mutur handi bat balitz bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 270. orr.

Plastikozko bidoi huts zenbait eskuratu eta dinbi eta danba ekin diote.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.

Nola berak sentitu zuen han barruan mutila, dinbi eta danba, ostikoka itxura batean, eta nola uste izan zuen, ondorioz, futbolari zetorkiola haurgaia...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 140. orr.

Lurra dinbi eta danba ari da erortzen hilkutxa gainera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dinbi danba (23); dinbi eta danba (7); eta dinbi (4); eta dinbi danba (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus