Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dimisio (orobat demisio g.er., demisione g.er. eta dimisione g.er.) 1 iz agintea edo kargua uztea.

Madrilek 1870ean izendatutako Diputazio "anti-foralaren" dimisio orokorra, eta ordezkoren baten ezarpena segurtatzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 126. orr.

Zuzendarien dimisioak soilik emango lioke «sinesgarritasun puntu bat» asteazkeneko bilerari.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere hiru puntuko adierazpena kaleratu zuen, Suduperen dimisioa dela eta.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Atzo, berriz, dimisioekin kezkatuta agertu zen Frantziako lehen ministroa.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Baina orain dimisio gehiago etor litezke.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Presidente ohiak «bahiketa politikoa» salatu eta ez zela dimisio formalik egon zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2004-03-07

Aurreko hautatzaile Iñaki Saezek dimisio ezeztaezina aurkeztu du.  Berria - Kirola   2004-06-26

Ekainaren 25ean jakinarazi bazuten ere, atzo aurkeztu zuen Athleticeko Zuzendaritzak dimisio ofiziala.  Berria - Kirola   2004-07-06

2 (aditzen objektu gisa)

Etikarik gabeko portaera honek krisi larria eragin zuen NYT kazetan [...]: bost goi arduradunek dimisioa eman zuten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.

Udaberrian, herritik alde egin eta bere kargutik dimisioa ematea erabaki zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 241. orr.

Alderdi Popularrak dimisioa emateko esan dio Alonsori, «egindako gestio txarragatik».  Berria - Harian   2005-08-12

Bidezkoena izango zen dimisioa aurkeztea.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 21. orr.

Dimisioa aurkeztu zuen Britainia Handiko Barne Ministerioan bertan, ez baitzegoen batere ados egiten zuen lanaren ordainetan ematen zioten soldatarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 170. orr.

Horixe dio Ernst Weltekek, Bundesbankeko lehendakariak, bere dimisioa azaltzeko idatzi duen gutunean.  Berria - Ekonomia   2004-04-18

Villepinek dimisioa baztertu du, «bidegabeki akusatuta» delakotz.  Berria - Harian   2006-05-03

Alkatearen dimisioa eskatu zuten askok, gerra behar bezala egin beharrean bigunkerian eta txibierro frijituak ardao zuriarekin jaten ematen zuelako denbora.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 52. orr.

Azpildarrek alkatearen dimisioa eskatzeko eskubidea dute, haren jokabidearekin ados ez badaude.  Berria - Harian   2005-04-20

Nire dimisioa onartzeko modu benetan harrigarria iruditu zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 161. orr.

Bigarren iragarpen horrek ez du oraingoz dimisiorik eragin, bainan burtsan %3 jaitsi ziren berehala.  Berria - Ekonomia   2004-03-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lula presidenteari helarazitako dimisio gutunean zera zioen Paloccik: [...].  Berria - Mundua   2006-03-29

Halaber, Javier Balza Herrizaingo sailburuaren dimisio eskaera egiteko ezker abertzaleak erabilitako argudioak «gezurra» direla gaitzetsi du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Dimisio eskariak baztertu ditu Ariel Sharonek.  Berria - Mundua   2004-01-23

NASAko presidentearen dimisio eskaria onartu egin du Bushek.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Lasak eta Rodríguezek halakorik egin ez badute ere, badago beren ibilbidean poesia idaztearekiko -ez poesiarekiko- halako dimisio-suerte bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 124. orr.

-Nire bizitza dimisio-segida baten historia da.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alkatearen dimisioa (5); alkatearen dimisioa eskatzeko (3); annanen dimisioa eskatu (3); aurkeztu zuen dimisioa (7); aurretik dimisioa eman (4); barne ministroaren dimisioa (3)

dimisioa aurkeztea (6); dimisioa aurkezteko (7); dimisioa aurkezteko eskatu (3); dimisioa aurkeztera (4); dimisioa aurkeztu (89); dimisioa aurkeztu zion (7); dimisioa aurkeztu zuen (32); dimisioa aurkeztuko (8); dimisioa berretsi (4); dimisioa eman (214); dimisioa eman zion (4); dimisioa eman zuen (68); dimisioa emango (25); dimisioa ematea (10); dimisioa emateko (30); dimisioa emateko eskatu (10); dimisioa emateko prest (4); dimisioa ematen (5); dimisioa ematera (9); dimisioa eragin (11); dimisioa eskatu (88); dimisioa eskatu du (24); dimisioa eskatuko (5); dimisioa eskatzea (5); dimisioa eskatzeko (25); dimisioa eskatzeko eskubidea (3); dimisioa eskatzen (13); dimisioa galdegin (4); dimisioa onartu (8); dimisioa onartu zuen (3); dimisioa onartzeko (4); dimisioa onartzen (3)

diputatuaren dimisioa (6); diputatuaren dimisioa eskatu (3); eman zuen dimisioa (12); gobernuaren dimisioa (3); hautatzaileak dimisioa eman (3); herrizaingo sailburuaren dimisioa (5); idazkariaren dimisioa (4); iragarritako dimisioa (3); ministroak dimisioa eman (9); ministroaren dimisioa (14); ministroaren dimisioa eskatu (6); nagusiaren dimisioa (4); ongizate diputatuaren dimisioa (3); ordezkariek dimisioa eman (3); presidenteak dimisioa aurkeztu (4); presidenteak dimisioa eman (4); presidentearen dimisioa (13); presidentearen dimisioa eskatu (5); rumsfelden dimisioa eskatu (3); sailburuaren dimisioa (5); zinegotziaren dimisioa (3); zuzendariak dimisioa eman (5)

bere demisionea eman (9); bere demisionea emana (3); demisioa eman (5); demisioa eman du (3); demisionea eman (15); demisionea eman du (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus