Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Noiz jango ote ditut berriro dilistak? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.
-Ez daukat ezer berezirik, dilistak hirugiharrearekin eta antxoak, gustu baduzu! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 83. orr.
Legatza eta dilistak hozkailuan gorde ditut. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.
Janaria txarra zen: ur zikina dilista apur batzuekin. Berria - Harian 2005-02-03
Orduan, eman zizkion Jakobek anaiari ogia eta platerkada dilista. Elizen arteko biblia Has 25,34
Ozta-ozta igartzen dira dilistaren neurriko argi-iturri bana mutilaren ninietan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 32. orr.
Bazen han dilista-sail bat. Elizen arteko biblia 2 Sm 23,11
Dilista-ale bat ematen du eta! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 240. orr.
Jabearen iritzian erabateko desohorea zen bere jatetxearentzat babarrun- edo dilista-plater bat ateratzea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.
Ugaztunen dilista-tankerako begia, gurea, eta intsektuen abaraska-tankerako begia, euliarena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 127. orr.
Burdinazko txilista-xaflatxo distiratsuz apaindutako jaka du eta zetazko turbantea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 39. orr.
Defentsarako mekanismo bat garatu du ur dilistak, osagai kutsakorretatik babesteko. Berria - Gaiak 2004-08-24
Ibai geldoetan hazten den landare bat da Lemna Minor ur dilista. Berria - Gaiak 2004-08-24
Ur dilistak biltegi funtzioa betetzen duela esan zuen hark, eta haiei erreparatzea besterik ez dagoela uretara iristen diren osagai toxikoez jabetzeko. Berria - Gaiak 2004-08-24
Klorinatoak, fluorinatoak, kloro-fluoratuak eta beste zenbait substantzia kimiko xurgatzen ditu Lemna Minor ur dilistak. Berria - Gaiak 2004-08-24
dilista tankerako (4); dilistak eta (3); minor ur dilista (4); ur dilista (4); ur dilistak (4)