Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dikzionario (orobat dizionario) 1 iz hiztegia.

Ez bainekien hitz horrek zer esan nahi zuen ere eta dikzionariora jo behar izan dut!.  Berria - Kultura   2004-02-07

Osabak Parisen egin zuen dikzionario hura, buruz ikasteko asmotan nengoena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 238. orr.

Dikzionarioa hitzen logela zela, eta hantxe genuela hura, guk noiz zabalduko zain, hitzek ezkutatzen zituzten ametsak eskura genitzan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 111. orr.

Eta berba haiek intsektuen moduan bilatzen zuten zirrikitu bat gure bizimodu arrunten umilazioan, dizionariorik gabeko gure gau tristeen zuloan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 106. orr.

2 irud/hed

Eta luma bat zen haren urguilua, eta bertze bat hitz handi hura -ohorea-, bere dikzionario partikularraren lehen hitza eta azkena zirudiena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus