Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diktadura (orobat diktatura g.er.) 1 iz diktadore bat buru duen gobernu era.

Diktadura ezarri eta internazionalismo proletarioa gauzatu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.

Diktadurak eta autoritarismoek aurpegi asko dituztela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 143. orr.

Gogoratzen haiz nola borrokatu ginen diktaduraren kontra?  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 13. orr.

Francoren diktadurak agintzen zuen; beraz, poliziak nahi beste egun eduki zezakeen edonor komisarian.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

Diktadurako epaitegi militar baten aurrean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 100. orr.

Diktadurako desagertuen aldeko omenaldi ugari egin zituzten atzo Buenos Airesen.  Berria - Mundua   2006-03-24

Raul Alfonsin presidentearen garaian onartu zituzten diktaduraren erantzuleei immunitatea emateko legeak.  Berria - Mundua   2006-03-24

Diktaduraren kontrako borrokan, aurreko muturrean ibili ginen demokraziaren alde.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.

Gizon hura gudarosteko kapitain bat zuan, diktaduraren garaian.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 83. orr.

Argentinako diktaduratik ihesi jo zuen Quitora.  Berria - Kultura   2006-03-03

Ez duzu uste diktaduraren azkena hurbil egon daitekeenik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

Aurreko 40 urteak diktaduren urteak izan dira herrialde horietan; zehazki, langileen aurkako diktaduren urteak.  Berria - Kultura   2004-12-29

2 (izenondoekin)

Diktadura militar baten mende gaude; askatasuna berreskuratzeak esan nahi du zapalkuntza militar hori ezagutu eta aurre egin behar zaiola.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 116. orr.

Ezerk ez zion galarazten diktadura politiko bati espetxean sartzea zientzialariak, "zientzia burges" bat praktikatzen zutela eta.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.

Erresistentzia kutxak hustuta zeuden urtetako diktadura gogorraren ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Hamar urteko diktadura iraultzailea beharrezkoa duk, Frantzia bezalako herrialde bat askatasunean bizitzen ohituko bada.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.

Urteak eta urteak iraungo zuen diktadura ilun bati ireki zitzaizkion ateak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 69. orr.

Botere ekonomikoak kontrolatutako diktadura faxista batean bizi gara.  Berria - Mundua   2006-04-09

Izularri ideologikoaren eta diktadura poliziakoaren presiopean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.

Fidelek diktadura zikin eta usteldu bat erorarazi zuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 155. orr.

1945 eta hurrengoak: diktadura estalinista, errusifikazio politika.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 215. orr.

3 irud/hed

Eibar errepublika independente moduko bat izan zen urte luzetan Bizkaia eta Gipuzkoa nazionalista eta zintzokoteen erdian, abadeen diktaduratik libre samar.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 32. orr.

Ez da beti amore eman behar gorputzaren diktaduraren aitzinean; batzuetan, gutxien uste denean, Minoria Arrazionalak irabazten du.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 153. orr.

Katolikoen hurrengo aita santuak «erlatibismoaren diktadura» hautsi beharko lukeela esan du Ratzingerrek .  Berria - Harian   2005-04-19

Horiekin batera merkatuaren diktadura ezarri da, edukien degradazioa eta audientzien alienazioa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 33. orr.

Enpirismoaren diktadura esaten diot nik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 107. orr.

Andresek ezarri nahi zuen diktadura zientifikoa ez zen onartzen etxe hartan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Diktadura egoera batean, jo dezagun, edozein erakunderen aurkako erasoak [...] bakoitzaren berezitasunez gain, denak batzen dituen egoera komun zerbaiten aurka doaz.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.

Areago, Ernest Hemingwayren itzulerak diktadura erregimenari mesede egin zion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 270. orr.

Diktadura podore islamista baten eta herritarren artean.  Herria   2005-05-19

Diktadura-garaiko vietnamitetan botatako paskinen bilduma harrigarria osatu dute Lazkaoko beneditarrek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus