Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Telefono zenbakia duen papera han dago oraindik, mahaiaren gainean, sei digitoak markatzea baino gauza errazagorik ez dago. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 271. orr.
Ondoren hamar digituko zenbaki bat, 917 eskualde-zenbakiarekin hasten zena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.
Kontrol kabina presurizatuan bi kreatura adimentsu zihoazen [...] paralaxia akats ñimiño batengatik -algoritmo baten azken digituan, hain zuzen ere-, Lurraren eremu grabitatorioan sartuak zirenak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 95. orr.
Lehenengoan zehatz-mehatz deskribatzen zuen [...] Singapurko burtsaren erorketa, eta bestean, digitu batean ere hutsik egin gabe, hiru hilabete geroagoko inflazio- eta langabezia-tasak zeintzuk izan ziren. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 97. orr.
· Aritmetika bitarra erabiltzen du konputagailuak, hau da, biko eskala bat; eskala horretan, bat eta zero dira digitu bakarrak, eta, beraz, bai edo ez erabaki besterik ez dute egiten eragiketa aritmetiko guztiek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.