Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

digitazio (orobat digitazino) 1 iz hatz-higidura.

Atzean utzi nahi nituen arpegioak eta eskalak, digitazioak, akademia eta pianoko andereñoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

Gogo biziz ekiten diet digitazioei, arpegio eta glissando batzuk egiten ditut, pieza erraz bat jotzen dut segidan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.

Estiloaren alde nagusia digitazinoan eta hauspoaren erabileran dago.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.

Gaurko gazteek kristoren digitazioa daukate atzamarretan, garbitasuna, baina berezko senik ez badago ez dago batere graziarik.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 8. orr.

Digitazioa egiteko beste modu bat zuten [Rufino Arrolak eta].  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 95. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Urtebete inguruan, Kepa Junkeragaz, gauza barriak eta joteko teknika diferenteak ikasi zituan, batez be, digitazino arloan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus