Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adituek 500 arraza diferente badirela diote. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 11. orr.
Euskal herri-literaturaren genero eta agerkariak elkarren hain diferente izanik, zentzugabea litzateke genero eta agerkari horiek guztiak metodo bakar baten bidez aztertzen saiatzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.
Polita da, ironikoa, diferentea eta, era berean, tradizio iragan baten azken alea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 31. orr.
Bertsolari diferentea, euskaldun diferentea, kirolari diferentea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 111. orr.
Gauza asko egiten saiatu bazara ere, diferentea izaten ahaleginduta ere, egunerokotasunak jan ote zaituzten kezka sortu zaizu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 16. orr.
Dena da diferentea Indian. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 25. orr.
Zertan zen diferentea, hori da esaten hain erraza ez dena. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 111. orr.
Harem hura Fezekotik diferentea zen oso. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 87. orr.
Horrek erakusten du zer begi diferenterekin behatzen den alde batera eta bestera. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 180. orr.
"Erroztapena" Finkielkrautek eta Simone Weilek zein begikera diferentearekin tratatzen duten. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 180. orr.
-Marka jartzera eta dirua jokatzera joatea oso diferentea da, Luisa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 254. orr.
Lortutakoa ez da gauzez gabetzea, baizik era diferentean kontsideratzea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 20. orr.
Orain egiten denaren ez oso modu diferentean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 174. orr.
Gaztetatik sentitu dut bi mundu diferentetako partaide nintzela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 174. orr.
Kimika berezia izan zen, beti, bi horien artean, larruz eta barruz hain diferenteak izan arren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.
Izan ere, bi begi pare diferente zituen paisaje haiek guztiak ikusteko: garai bateko begiak (urdinak); eta oraingoak (grisak). Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 26. orr.
Ez da harritzekoa hori gertatzea Euskal Herriko unibertsitateak bi estatu diferentetan banatzen direnez, eta hiru administrazio diferenteren menpean direnez. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 185. orr.
Zer arraroa gertatzen den Gasteiztik Bolognaraino joatea mugako poliziarik ikusi gabe, autopista diferenteak baina autopista bakar bat balitz bezala dena. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.
Idazleak eta, batez ere, emakumezko idazleak, diferente izateko eskubidea duela aldarrikatzen du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 69. orr.
Morala zer den ere ez dakigu; biek tesi diferenteak, kasik kontrarioak azaltzen dituzte. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.
Ordu t'erdi egoten naiz bertan eta beti diferente kobratzen dit amonatxo txinatarrak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.
Hark diferente jotzen zian. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 80. orr.
Agian hatz-puntek diferente bibratzen dute ukitzen edo ferekatzen dituzten koloreen arabera, ez dakigu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 136. orr.
Interesgarria litzateke, adibidez, Euskal mendiak zein diferente ikusi dituzten Humboldtek eta Hugok alderatzea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 38. orr.
Beste batzuk, berriz, guztiz diferente ikusten ditugu: petralak, itxiak, berekoiak, egoskorrak... Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 134. orr.
Ezberdintasunak bi ziren: norberaren larruan diferente sentitzen dela eta, garrantzitsuena, pelikuletan ez bezala altxatu egin zitzaidala. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.
Horrexek egiten gaitu gizakiak diferente beste animalia guztien artean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 83. orr.
Euskal herri-literaturaren genero eta agerkariak elkarren hain diferente izanik, zentzugabea litzateke genero eta agerkari horiek guztiak metodo bakar baten bidez aztertzen saiatzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.
arras diferentea (3); aski diferentea (5); baina diferentea (3); da diferentea (5); diferentak ziren (4); diferente bat (7); diferente batean (3); diferente direla (3); diferente eta (3); diferentea da (18); diferentea dela (4); diferentea duk (3); diferentea eta (4); diferentea izan (7); diferentea izango (3); diferentea izatea (3); diferentea zela (4); diferentea zen (15); diferenteak baitira (4); diferenteak dira (8); diferenteak direla (3); diferenteak egin (3); diferenteak izan (7); diferenteak ziren (11); dira diferenteak (3); ere diferente (3); eta diferentea (5); gauza diferentea (3); gauza diferenteak (3); guztiz diferentea (4); guztiz diferenteak (3); hain diferente (6); ikuspegi diferenteak (4); kultura diferenteak (3); modu diferente (3); modu diferenteak (3); oso diferentea (17); oso diferentea da (8); oso diferenteak (9); zen diferentea (5)