Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dietetiko izond dietetikaren irizpideen araberakoa; dietari dagokiona. ik dietetika 2.

Bainuetxe bat, otordu dietetikoak ematen dituztena...  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 116. orr.

Neurri dietetikoak eta ariketa fisikoa ere ezinbestekoak dira.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Ekaineko operazioan oinarrituta eta Malagako Auzitegiaren aginduz, 100 gimnasio, denda dietetiko bat, eta bost etxebizitza arakatu zituzten atzo.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Bazkaltzeko ordua iristen denean, Raimundo Silvak hiru arrautzako tortila txorizoarekin prestatuko du, gibelak oraindik eramaten duen gehiegikeria dietetikoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 53. orr.

AEBetako Elkarte Dietetikoek aurten egindako beste ikerketa baten arabera, bestalde, elikaduraren osagarriak hartzen dituztenek, normalean, «bizimodu osasuntsua» egiten dute eta euren bizi kalitatea hobetzeko xedearekin hartzen dituzte, zer hartzen ari diren jakin gabe.  Berria - Gaiak   2004-04-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus