Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantziako Poliziako Terrorismoaren Kontrako Dibisioak (DNAT) egin zuen operazioa, Espainiako polizien laguntzarekin. Berria - Euskal Herria 2004-06-19
Garajearen miaketa Frantziako Polizia Judizialak eta Terrorismoaren Aurkako Dibisio Nazionalak burutu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-12-12
Asteleheneko atxiloketen inguruko ikerketa Dibisio Antiterrorista Nazionalak (DNAT) eta Orleanseko polizia judizialak hartu dute bere gain. Berria - Euskal Herria 2004-02-11
Hari lagundu zioten MCCko hiru dibisioetako buruek: finantza taldeko Juan Maria Otaegi, industria taldeko Jose Luis Olasolok eta banaketa taldeko Constan Dacostak. Berria - Ekonomia 2004-05-21
Arrasateko Kooperatibako dibisioak 26,5 milioi irabazi zituen, 2002an baino %24 gehiago. Berria - Ekonomia 2004-04-07
Dibisioa bi sektoretan banatzen da: Mondragon Automocion CHP eta Mondragon Automocion BCM. Berria - Ekonomia 2004-04-07
Orain, bi dibisioetako holding-ean, alor zibilean gelditzen da ontziola, eta alor horren etorkizuna pribatizazioan dago soilik. Berria - Ekonomia 2004-10-17
Arrasateko Kooperatibako automozio dibisioak 903 milioi euro fakturatu zituen iragan urtean. Berria - Ekonomia 2004-04-07
Presondegi bakoitzean «euskal militante multzotxo bat» baizik ez dagoela argitu du, preso horiek dibisio desberdinetan banatuak direlarik. Berria - Euskal Herria 2004-12-31
Arauak zuzendari bakoitzak bereak ezartzen zituen zegokion sailean, horrela, gerta zitekeen lehen dibisioan onartutako zerbait emakumeen aldean zorrozki debekatuta egotea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 195. orr.
Eta hola-hola eramaiten gaituzte, blokeko hirugarren estaitik, airean, eskaileretarik beheiti, bloketik pasabidera, pasabidetik kurutzebidera, beste pasabidetik eskaileretara, gaineko blokeetarik behereko dibisionera, dibisionetarik kartierrera... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 111. orr.
Fresnesen gizonentzako dibisio bakoitzak bere zuzendaria du, beste zuzendari bat dago emakumeen espetxean, eta hauen gainetik zuzendari nagusia. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 195. orr.
Geometriaren arabera ordenaturik ageri ziren konpainia, batailoi, erregimentu, brigada eta dibisioak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.
Bide bazterrean ipinitako lehergailu batek zuen eztanda egin, AEBetako Armadaren infanteriako 4. dibisioko konboi bat albotik igarotzean. Berria - Mundua 2004-02-01
Bizente Egia 140 brigadako 44 dibisioko kapitainaren laguntzailea, Intxortako heroia. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 40. orr.
Poloniaren aginduetara dagoen Nazioarteko Dibisioak 12.000 soldadu ditu, 22 estatutakoak, Joan-etorrian aritu da autoz, estatu nagusi fantasma baten bila, dibisioko estatu nagusiaren bila, subdibisioko estatu nagusiaren bila... Berria - Mundua 2004-04-21
"Zergatik gelditu zarete?" egiten zuen orro Chikamaugan erasoa agindu zuen dibisioko jeneral batek, Dibisio blindatuak urak bezala jokatu behar du. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 47. orr.
Dibisio motorizatuaren joaldia hasi zenetik errepublikazaleek defentsa eta kontraerasoa prestatu dute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.
Eta azkenik, irailaren 8an, etorri behar zuena, dibisio nazien suge berde-grisa Milango eta Turingo kaleetan barrena, tupusteko esnatze gogorra. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.
Eskolta behingoz gelditu zen zalditeria-dibisio baten erdian; zaurituak eta hildakoak ugari ziren, baina Mariskalak aginduak eman behar zituen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 98. orr.
Mina honek gero, Atletitik pasatu eta, Osasunarekin jokatuko zuen luzaroan bigarren dibisioan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 127. orr.
Hemezortzi urterekin hirugarren dibisioan debutatu zuen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 32. orr.
Zeditu moduan bigarren eta hirugarren dibisioko ekipoetan jardun zuen noraezean, azkenik Osasunan jokatzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 338. orr.
Bigarren Dibisiora igotzeko moduan gara. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 104. orr.
Hots, Angeluarrak ongi finkaturik egonen dira heldu den urtean ere ohorezko dibisio horretan. Herria 2001-05-17
Clippers bigarren izan da Pazifikoko Dibisioan. Berria - Kirola 2006-04-21
Utah Jazzek 16-16 marka du eta Ipar-Mendebaldeko dibisioko liderra da. Berria - Kirola 2006-01-05
Sumak eta errestak orain, multiplikazioneak eta dibisioneak gero, guztiak nahasirik batzuetan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.
aurkako dibisio nazionala (3); dibisio nazional (3); dibisio nazionala (4); dibisioak dnat (3); dibisioko lidergoa (3); dnat dibisio (5); infanteria dibisioko (3); kontrako dibisioak (3); kontrako dibisioak dnat (3); mendebaldeko dibisioko (3); terrorismoaren aurkako dibisio (4); terrorismoaren kontrako dibisioak (3)