Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maileguen gainean ordaindutako interesak eta atzerritar inbertitzaileek beren herrira eramandako dibidenduak eta mozkinak kontuan hartzen badira, [...]. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.
Bakearen dibidenduaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak armagintzan dihardutenekin harremana izatea galarazi nahi du. Berria - Euskal Herria 2004-11-05
Akzioen dibidendoen gaineko zerga kentzeaz gainera, hurrengo plana oinordekotzen gaineko zerga kentzea omen da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 326. orr.
Ia 24 milioi euroren inbertsioak sustatu zituen iaz eta, aurtengo urtarrilean, akzioko 0,17 zentimoko dibidendua banatu zuen. Berria - Ekonomia 2006-02-14
759 milioi euroko amortizazioek kaskartu dute emaitza, baina 1,75 euroko dibidendua ordaintzeko prest dira. Berria - Ekonomia 2006-02-24
Akziodunei pagatutako dibidenduak %65 handitu direla eta, aurten, akzioko 0,88 euro emango dizkiela jakinarazi dute buruek. Berria - Ekonomia 2006-03-30
Gamesak iaz banatu zituen dibidendoak estreinako aldiz (0,36 euro akzio bakoitzeko), baina agintariak osagarri bat emateko aukera aztertzen ari ziren. Berria - Ekonomia 2004-05-29
Banco Guipuzcoanok dibidendu osagarriak banatuko ditu. Berria - Ekonomia 2004-03-28
Akzio bakoitzeko 0,43 euroko dibidendo osagarria onartu du konpainiako batzar orokorrak. Berria - Ekonomia 2004-05-29
TELECINCO Espainiako telebista kateak dibidendu berezia ordainduko die akziodunei, inbertsio aukera argirik ikusten ez badu. Berria - Ekonomia 2004-10-05
Dibidendu ikusgarriak Microsoften akziodunentzat. Berria - Ekonomia 2004-07-22
Esku dirutan, berriz, 25 pennyko (0,378 euro) aparteko dibidendu eta beste sei pennyko (0,09 euro) dibidendu arrunta ordainduko dizkio Britainiako taldeari. Berria - Ekonomia 2004-08-01
Cementos Lemonak akzioko 0,15 euroko dibidendu gordina banatuko du urtarrilaren 3an. Berria - Ekonomia 2004-12-15
Kaudimen aldetik Espainiako bigarren erakundea gara, eta, gure inbertsioen dibertsifikazioari esker, gainbalio eta dibidendu handiak eskuratu ditugu. Berria - Ekonomia 2004-04-24
Zenbait enpresen dibidendu mardulak Berria - Ekonomia 2004-01-02
Akziodunen artean dibidendu banaketa berezia egitea aztertzen ari da administrazio kontseilua. Berria - Ekonomia 2004-02-26
dibidendua banatuko (4); dibidendua banatuko du (4); dibidendua ordainduko (3); euroko dibidendua (10); euroko dibidendua banatuko (4)