Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dibertsio (orobat dibersino g.er., dibersiño g.er. eta dibersione g.er.) 1 iz jostaketa, josteta, jolasa.

Euren dibertsioetako bat autobusetik erortzeko plantak egitea zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 212. orr.

Egun hartako dibertsioa, paper puskak mastekatu eta gela sabaira jaurtitzea zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 386. orr.

Erronka? bai, dibertsioa ere izan daiteke, handia, hori itzultzea, eta udako arratsalde bero batzuk horretan pasatzeko aukera polita.  Berria - Kultura   2006-01-28

Pelikulak egitea negozioa ez baizik eta dibertsioa zen garaian.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 219. orr.

Pernod botila zuten dibertsio bakarra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 190. orr.

Festa hura gozamen eta dibertsio hutsa izan zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 136. orr.

Tamalez, bizitza ez da dibertsio zoroa bakarrik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizi bai, baina beste dibertsio giro zoro hori falta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.

Jostaketa eta dibertsio zentzu desberdin hori, haurtzaro-gaztaroko heziketa berezi hori harremanetara azaleratzea, tirabirak sortzea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 22. orr.

Dibertsio leku aproposak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.

Zer gara ba, ETAren dibertsio komandoa?  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Dibertsio moduei eragin egiten die adinak.  Berria - Kirola   2004-04-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dibertsioa eta (3); dibertsioa zen (3); eta dibertsio (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus