Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni nire seme-alabekin dibertitzen naiz! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.
Emagalduekin dibertitzen ziren, atari sakratuetan emakumeekin harremanak izaten zituzten eta gauza debekatuak sartu zituzten tenpluan. Elizen arteko biblia 2 M 6,4
Eta dibertitzen ginen iskanbila sortuz lizunkeriekin eta bizikletan zebiltzan emakumeen izterren artean egindako begiratuekin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.
Esperientzia oso positiboa izan da: gazteak gehiago dibertitzen dira eta era osasuntsu batean. Berria - Euskal Herria 2004-08-21
Gainera, han dantzaren helburu nagusia dibertitzea da Joan dira dibertitzeko garaiak! Berria - Kultura 2004-09-16
-Gazteak zarete, dibertitzeko sasoia duzue. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 197. orr.
Lehen jendeak hizketan bazekien, eta dibertitzen ere bai! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 88. orr.
Erromeriak, festagune bezala, dibertitzeko era bezala, zapuztu egin ziren. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.
Berriro diot, diberti zaitezte, baina ez ezazue maita. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.
Pertsona horiekin izaten zituen solasaldiek ez zuten ez aspertzen ez dibertitzen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 264. orr.
Hizkuntzaren alderdi hori jolas gisa hartu izan dut, betidanik dibertitu izan nau. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 231. orr.
Bazekien ene obsesioen berri eta nahi ninduen naski dibertitu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 12. orr.
Victoriak ere ez zuen deus esaten; irribarrez begiratzen zidan -irribarre jostagarriz, esango nukeen-, nire ezintasunaren eragile izateak dibertituko balu bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 145. orr.
Abiadurak dibertitu egiten du Rossi. Berria - Kirola 2006-03-21
Osabari begira geratu nintzen une batez, bere irribarre dibertituari. Aitor Arana «Onan», 2000 - 64. orr.
Bere buruaz nagusitutako estuasun hartatik segundu batean igaroz beste mutur hotz, dibertitu eta baita maltzur samar hartara. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.
asko dibertitzen (3); diberti zaitezte (4); dibertitu egiten (8); dibertitu eta (5); dibertitzea eta (3); dibertitzeko era (4); dibertitzen ari (8); dibertitzen da (4); dibertitzen naiz (4); dibertitzen zen (3); dibertitzen ziren (3); ere dibertitu (3); eta dibertitzeko (3); gehiago dibertitzen (3)