Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dibertimendu (orobat dibertimentu g.er.) iz jostatzea, josteta, denbora-pasa. ik divertimento.

Zeren eta etxeko guztiak biltzen baikinen suaren ingururat, eta han beti izaiten genuen perpausik eta dibertimendurik aski.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 139. orr.

Querini matematikaria da ofizioz eta arrakasta dezenteko ipuinlaria dibertimenduz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 67. orr.

Fermin gaixo zegoen, artritisak jota, eta dibertimenduzko zientzia liburuak irakurtzen ematen zuen denbora guztia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

Jostun italiar harentzat, berriz, soinekoak moztea ez zen dibertimendua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.

Dibertimendurako tartea eskaini nahi du filmak; hezkuntzarako ere tresna garrantzitsua izatea nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dibertimendu bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus