Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diapasoi (orobat diapason g.er.) 1 iz U oindunaren formako gailua, metalezkoa, kolpekatzen denean la3 nota jotzen duena.

Diapasoia alde batera utzita, musika-soinuak ez dira maiztasun bakar bateko bibrazio garbiak; aitzitik, oinarrizko maiztasun batek eta hura baino maiztasun garaiago batzuen (harmonikoak direlakoen) nahasturak sortuak dira, eta maiztasun horien konbinazioak ematen du bi instrumentu edo bi soinu mota elkarrengandik bereizten dituen tonu berezia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Soinuaren tinbrean datza, esate baterako, tronpeta baten eta diapasoi baten arteko diferentzia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

2 irud/hed

Sekula ez nuen lortzen neure gorputzaren diapasoiaren arabera jardutea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.

Viena niretzat munduaren diapasoi bat bezala izan duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.

Muinoa, agi denez, Finca Vigía ederra dagoenekoa da, Ficok eta biok kubatarraren urrats nekatuen diapasonak markaturik igo genuena, bera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus