Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskualde kontseiluek, dezentralizazioari esker, eskumen gehiago lortuko badute ere, legeak Parisen erabakiko dira. Berria - Euskal Herria 2004-03-21
Joera hori Mendebaldean baino ezin izan zen sortu, botere politikoaren ohiz kanpoko dezentralizazio baten baitan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.
Andre Labarrère Paueko auzapezak berriz erran du Salisen errana zuena, ez duela sinesten egiazko "dezentralizazio" bat gauzatuko dela. Herria 2002-11-21
Mundu Gerran nagusitutako estatuek atondu zuten hein handi batean, dezentralizazioa bultzatu eta Alemania berriz potentzia bilakatzea eragozteko. Berria - Mundua 2006-03-11
Nola eragingo du dezentralizazioak gizartearekiko harremanetan? Berria - Euskal Herria 2004-03-17
Bestela, menpekotasuna dago, dezentralizazio administratiboa. Berria - Euskal Herria 2006-01-29
Konponbidea hasiko da dezentralizazio politikoaren proiektua abiarazten denean. Berria - Euskal Herria 2004-09-21
Dezentralizazio prozesurako hainbat auzi teknikotan aurrerapausoak ikusi dituzte albaniarrek eta serbiarrek. Berria - Mundua 2006-02-22
Europako Kontseiluak duela urtebete ikerketa egin zuen, eta Kosovon dezentralizazio prozesu abiatzea komeni dela ondorioztatu zuen. Berria - Mundua 2004-03-28
Dezentralizazio egitasmoa eta aurrekontua tinkatzeko aitzakiaz, bere programa aitzina eramaten du Gobernuak, eskola enpresa soil bat bihurtuz. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Mazedoniako gutxiengo albaniarrari eskubide gehiago ematen dizkion dezentralizazio legearen inguruan erreferenduma egin zuten igandean. Berria - Mundua 2004-11-09