Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

determinazio 1 iz determinatzea.

Landek frogatu zuen, ordea, kolorearen determinazioa ez zela ez leku batekoa ez absolutua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Ikuslearen eta irudiaren arteko harremanaren determinazio fisiologikoak eta psikologikoak [...] ez dira aski, jakina, harreman hori oso-osorik deskribatu ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 129. orr.

Izan ere, ez determinazio absolutuak, ezta erlatiboak ere, ezin dira begietsi hauei lotuak dauden gauzen izatearen aurretik, eta beraz, a priori.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 45. orr.

Denboraren determinazio transzendental bat, berriz, kategoriarekin homogeneoa da (beronek determinazio horren batasuna osatzen baitu), orokorra den eta apriorizko arau batean funtsatzen den heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 92. orr.

2 erabakia; erabakimena.

ETAren erabakiarekin batera, etorri behar dute beste erabaki, beste determinazio, beste akordiorako gaitasun batzuek.  Berria - Harian   2006-03-26

Produkzio-harremanen, determinazio ekonomikoen eta klaseen arteko borrokaren azterketa historikoaren bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 19. orr.

EAJko lehendakari Josu Jon Imazek, herriek «determinazio librerako eskubidea» duten bezala, emakume eta gizonen arteko harremanean eskubide bera errespetatu behar dela gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Kontseiluak sei helburu izango lituzke: «Bakea, giza eskubide guztiak pertsona guztientzat», «indar politiko guztien legeztatzea», «nazio kontzientzia eta eraikuntza», «soberania eta determinazio askea», «lurraldetasuna eta subjektu nazionala» eta «gizarte integratua».  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Egitasmo handietarako beharrezkoak diren determinazio eta kuraia falta zaizkigu.  Berria - Harian   2005-05-31

3 erabakitasuna.

Bozen ahotsa, determinazioa, zuzentasun intelektuala gustatu zitzaizkion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 14. orr.

Haren ibilerak asmo edo xederen batek bultzatua zirudien, zangoak -gorputzeko beste atal guztien gainetik- adimenari berari gailendu balitzaizkio bezala, ibilbidea hautatzeko determinazioan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.

Aspalditik determinatua nintzen, determinismoz eta ez determinazioz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

Segurtasun indarrek lanean «determinazio osoz» jarraituko dutela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Nagusiak irakatsi zuhurtasun eta determinazioaz jokatzen zen Txoko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 9. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Harreman hori irudiekiko harreman indibidual oro biltzen duten eta hartan eragina duten determinazio multzo baten barruan harturik dago, gainera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 129. orr.

Harremanen joko honek determinazio-hastapen bat osatzen du eta berak -emaniko diskurtso baten baitan- baimentzen ditu edo baztertzen ditu zenbait enuntziatu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.

Determinazio erakustaldia egin behar da prozesua trabatu nahi dutenen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hautemapen guztien denborazko hartuemanean a priori determinatuta dagoen batasun sintetiko hori denbora-determinazio enpiriko guztiek denbora-determinazio orokorren erregelen menpean egon behar dutela dioen legea da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 104. orr.

Esan dezatela argi eta garbi: autodeterminazioa ez, hetero-determinazioa da bidea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus