Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
detergente (4 agerraldi, 3 liburutan; ETCn 209 agerraldi; cf garbigarri 19 agerraldi, 9 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 250 agerraldi) iz garbiketan erabiltzen den produktua, olioa eta koipea uretan disolbatzen laguntzen duena. ik garbigarri.
Behazunak ez du entzimarik, baina bai behazun-gatzak: detergenteak, funtsean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Kostata baina, bilatuta hura, "Eguzkiaren lilura" kristal-detergente flasko bi erosi zituen (baita baso bat ere). Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 285. orr.
Gazte batzuk elkarri judo-giltzak egin nahian zebiltzan trenbidearen koskatik oso hurbil, eta detergente-kaxaz kargatutako andre batzuk [...] kontu kontari eta zigarro erretzen ari ziren. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.