Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

detektibe (orobat detektiba g.er.) 1 iz polizia-ikerketa pribatuez arduratzen den pertsona.

Ikus dezakezunez detektibe pribatua naiz, detektibe kolegiatua -zehaztu zuen, azkenari indarra emanez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

Badakit nirea ez dela lanbide arrunta, baina detektibeok hezur-mamizkoak gara, suhiltzaileak edo bulegariak bezalaxe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.

Bukatzeko zeure burua babestea besterik ez zitzaizun falta, eta detektibe bat hartzea deliberatu zenuen, Ostolazari laguntzeko aitzakiaz baina zeure burua babesteko asmoz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 270. orr.

Denbora dezente eta diru asko gastatu nuen kasu zaharrak argitzen dituzten detektibeak eta ikertzaileak kontratatuz, baita ospitaleetan ere, eta zuen amak egia zioela onartu behar izan nuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 67. orr.

Ordu arte hiriko detektibe erdi-lokartu bat besterik ez zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 87. orr.

-Ez noski, mutikoa detektibearena egiten zabilek, edo poliziarena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 108. orr.

Detektibe logikaz betea eta sen handikoa, Sherlock Holmes-engandik hasita detektibe guztien eredua izango zena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Buelta emanda zorrotz begiratu zion detektibe muturluzeari, mesfidantza handiz, haren barrukoa antzeman nahi balu bezala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.

Aita, detektibe arretatsu bezala, bazter guztiak miatzen ari zen, semeari zer gertatu ote zitzaion jakin nahirik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Zakarias Putxapal detektiba famatüa hor date, misterio horren argitzeko.  Herria   2001-11-01

Detektibeei hain gogoko zaien tonu sasi-zientifikoan idatzia zegoen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.

3 nobeletan Amaia Ezpeldoi emazte detektibearen inkestek Bretainia, Parise eta Herri Urratsera eramanen dituzte irakurleak.  Herria   2001-07-12

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Senak esaten dit, detektibe-senak -lokira eraman zuen hatz erakuslea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 20. orr.

-Ez al duzu uste detektibe-aurpegia daukala?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Detektibe agiria eta berrogeita hamar euroko billetea jarri zituen harrera-mahaiaren gainean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

-Gure belarrietara iritsitakoaren arabera lanbidean denbora luzea ez eramateaz gain, ez duzu beste detektibe-agentziekin, alderdi politikoekin edo instituzio publikoekin inolako harremanik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 140. orr.

Erakunde errepresibo baten ordez detektibe sare profesionala sortzea proposatu omen zuen, herritarren zerbitzura edo Gobernuaren aginduetara.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.

Gainera, detektibe lizentzia atera zuenetik saltsa lodi batean sudurra sartzeko aukera aurkezten zitzaion lehenbiziko aukera zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 17. orr.

Beste biei kontatzen ari zitzaien nola hasi zen bera soldadutza amaitu eta segituan detektibe lanetan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 130. orr.

Kontakizun hartan, aitonari entzundako zenbait anekdotatatik abiatuta, 1950eko hamarkadan girotutako detektibe eta pozoiketa istorio bat harilkatu nuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 183. orr.

Gizon batek, alproja batek, gero ikusi ahal izan nuenez, nire bizitzari buruzko detektibe nobela idatzi zian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 211. orr.

Ines joan eta denbora gutxira izan zuen detektibe ikastaroaren berri.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

detektibe bat (5); detektibe eta (3); detektibe pribatu (5); eta detektibe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus