Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
deszifratze (orobat dezifratze) iz kode ezezagun batean idatziriko mezu baten esanahia jakitea lortzea.
Etorri zelarik letren marrazteko garaia, etxean eta eskolan, irakurtzen ikastea, garai zoriontsua izan zen enetzat dezifratze garai hori. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 135. orr.
Diskurtso medikoaren subjektuak zer ditzakeen funtzioen multzoa, hau da, begiratze, galdetze, deszifratze, erregistratze, erabakitze funtzioen multzoa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 207. orr.
Hainbat jakintsuri (hizkuntzalari eta enigmazale) dirua eskaini zien deszifratze-lanak egin zitzaten, eta, haien lanak alferrikakoak zirela ikusten zuen neurrian, gero eta irrikagarriagoa egiten zitzaion liburuaren sekretua argitzea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 46. orr.