Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deszifraezin (ETCn 27 agerraldi; orobat dezifraezin ETCn 6 agerraldi) izond ezin deszifratuzkoa.

Pentsatu zuen etxe inguruan oihuka zebilen hizkuntza deszifraezin hura hildako beltz haserreen marmarra zela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 270. orr.

Interesgarriagoa zen, baina dezifraezina, beraren historiaren jatorria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Chiracek, aurrekoan, berariaz deszifraezina eta hutsala egin zuen telebistako agerraldia.  Berria - Harian   2006-04-11

Zenbaitek tunelaren ahora begiratzen zuen graffiti deszifraezinez adornatutako trenaren muturra noiz agertuko zen zelatan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.

Kimikako ikasle orok, zeinahi ere trataturen aurrean, jakinean egon behar luke ezen orri horietako batean, beharbada lerro edo formula edo hitz bakar batean, beraren etorkizuna dagoela idatzirik, karaktere dezifraezin baina halako batean, "gero", argi bilakatuko direnetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.

Diamante-lapur haietako batzuen ezizen bitxi eta deszifraezinen berri ere bazuten garabietako langileek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 41. orr.

Esnatzen naiz nire ametsen hizkuntza deszifraezinaren aurrean betazalak astunduta, mutu subkontzientearen hainbeste ordutako iharduera indartsutik erauzi ezin ditudan hitzen aurrean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus