Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota (hala zioen eskuliburuak) eta maratz-maratz destilatu nuen guztia. Zenbat litro ardo destilatu duzue etxaldean? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.
Destilatu gabeko vodka zakarraren usain ikaragarria zerion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.
Sagasti zaindu gabe bat, erlauntza multzo bat bertan behera utzia, etxola bat basoan astigar-ziropa distilatzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.
Rektifikatzeak zera esan nahi du, zatika destilatzea, arauzkotik gorago zein beherago irakiten duten zatiak baztertuz eta "bihotza" jasoz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.
Handik ez oso urrun baitzegoen destilategi bat [...] non ezkai-esentzia destilatzen baitzuten. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.
Hodibihurrezko hoztailuaren muturretik, harribitxien moduko argi-izpiak ispilukatzen zituzten tanta lodi urrekoloretan erortzen zen azidoa: hots, tindiz tindi "destilatzen", istilera tantakatzen zen, lira bat hamar tantako gure irabazia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.
Iazko uztako 1,5 milioi hektolitro destilatzera behartuak izan ziren, nehork ez baitzituen erosi. Berria - Harian 2005-09-11
Petrolioaren eta destilatutako produktuen erreserbak. Berria - Ekonomia 2004-10-06
Haitzuloan goiko harriek hezetasuna izerditzen eta tantak destilatzen dituzte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 445. orr.
Lurrunketaz galdua dirudien gainazaleko ura ez dago benetan galdua, baizik eta urrutiko leku eta sasoietan beheratuko da, bere zikinkeria guztiak destilatuta, euri bizi-emailearen forman. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.
Urtebete joan da eta goiz batez zikloa hasten da berriro, eta mixeriaren tanta aukerakoenak denboraren alanbikean destilaturik, eramanaren ontzia betetzen hasten da. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 67. orr.
Maitasuna zen, pentsatu zuen Lilyk, oihala mugitzeko itxura eginez, eta gainera destilatua eta iragazia. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 51. orr.
Gorputzetik arima destilatzea baitut helburu, prozesu kimiko-alkimiko baten bidez. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 186. orr.
Alkimiaren arragoan, beraz, beruna urre bihurtzea ote da helburu, ala beste hau: argiaren sortze-bidea, bizitzaren nondik norakoan ipurtargi-arrasto bat egitea, existentziaren zama astunetik argitasun arina destilatuz? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.
Airean ahotsak entzuten dituzten agintedun eroek urte batzuk lehenagoko idazle akademiko kaskar baten buruan sortutako utopiak distilatzen dituzte. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.
Poliziak xiringak, odol poltsatxoak eta ur destilatuko anpuluak atzeman zituen logeletan. Hartatik pixka bat disolbatu nuen ur destilatutan: soluzioa arrea zen, bazuen noski akatsen bat azukre hark. Berria - Kirola 2006-02-28