Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paraje batzuetan, urki-makilez ospatzen omen dute urte-zaharraren despedida: espiritu gaizto guztiak uxatzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.
Despedidako bazkarian. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.
Zeremonia tristea izan zen, garrantzizko zerbaiten despedidaren tankera hartu nion nik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 163. orr.
Bihar, despedida edo agurraren jaia. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 327. orr.
Iluntzean Kororen etxera joan gara afaltzera Lope, Mikel, Betty eta laurok, despedida bat eskaini nahi baitigu gure lagun onak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 124. orr.
Lehengo ospea hartu zuen berriro, despedida eta horrelakoetarako deitzen zuten maiz. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 44. orr.
Despedida egokiak nola idatzi behar diren. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.
Eta despedidarik idatzi gabe alde egin behar zuen gainera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 128. orr.
Sentimentalenak muxuka eta pattarreroenak balantzaka hasi baino lehentxeago bere despedidako hitzaldia egin zuen Albertok. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 167. orr.
-Bederatzigarren palkoan egongo gara -gogorarazi digu amak, despedidako muxua eman aurretik. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 54. orr.
Koadrilakoekin despedidako afaria egin nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 73. orr.
Asko maite zintuela, oso ongi pasa zuela zurekin (hori bazenekien, hori badakizu), baina hartzeko bidaia hura despedidatzat. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 56. orr.
Hunentzat azken bilkura baitzen, despeidakoa nolazpait. Herria 2001-03-08
Afaltzera gonbidatu ninduzun baina despedidakoa zen hura, azken afaria, eta emandako muxua Judas Iskarioterenaren antzekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 28. orr.
Despedidakoan, ordea, sekula ahantziko ez zituen hitzak esan zion itsuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 188. orr.
-Bi gauza eskatu nahi dizkizut -esan nion-, despedidarakoan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.
Alabaina, lehenago beste despedida ekitaldi bat egin behar digute. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 189. orr.
Despedida egunean bezalatsu, barneko tristura iluna eta bere ezpainen pozoi gozoaren beharra aipatzen zizkion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 97. orr.
Despedida gaua dela-eta zerbait berezia egitea proposatu zien Frai Joxek. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 107. orr.
Ez zen despedida musurik egon. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 92. orr.
-Bere eskuz idatzitako despedida gutun bat aurkitu diagu idazlearen etxean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.
Aipamen nekrologikoetan ez zen oharkabean pasatu bere etxeko gelan aurkitutako despedida oharra. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 169. orr.
"Esaten nizun bezala, dena Manoloren ezkon-despedida ospatu genuen taberna hartan hasi zen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 65. orr.
Bertan egingo genuela despedida uste nuen, baina Hamedek, ikastetxera joateko gogorik ez eta, lagun egingo zidala esan zidan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 34. orr.
Lagun talde batek despedida egin zion Olga Senior Ocampori. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 33. orr.
Clinton amerikano presidentak despedida egin diote herritarreri telebixtan eman duen mintzaldian. Herria 2001-01-25
· Despeida bat hunkigarria egin diote herriko etxean, kargudun asko bildurik karia hortarat. Herria 2004-09-09
Biharamunean jakin nuen don Alejandrok kapatazari despedida eman ziola. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.
Andre Ageda hartaz konturatzen baldin bazen, despedida emango zion Ignaziari, eta eskandaluak ez zion atarramentu onik ekarriko neskari. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.
· Behatz erakuslea bere ezpain bizartsuetan jarri eta keinu batez despedida eman zidan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 76. orr.
despedida eman (5); despedida gisa (3); despedidako afaria (3); eta despedida (3)