Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
despatxu (orobat despatxo) iz bulegoa.
Buruan zerabilen distribuzio berriaren arabera, solairu nagusia eremu publikoa izango zen: despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea; eta goiko planta familiaren bizitza pribaturako txokoa: sala, jantzitokia, logelak, bainugelak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 171. orr.
Despatxua altuera ertaineko panelez banatuta zegoen, eta hosto mamitsu eta berde argiko bi landarek apaintzen zuten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.
Despatxuko lankideen ahotan zebilen konparazio jostariaren arabera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 164. orr.
Psikoterapeuta ergelen baten despatxura. Pako Aristi «Note book», 2005 - 59. orr.