Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desparadisu (orobat desparadiso) iz paradisurik eza.

Nola aspaldiko Paradisuan [...] gertatu zen gizon-emakumearen suntsipena eta gure arrazaren hondamendia, sugeak emandako sagarrari Evak kosk egin zionean, halaxe da Ruak kezkaren desparadisua aurkitu zuen, sagarrari kosk egin ordez, egarriak akuilaturik portuko ostatu batera sartu zenean baso bat ur eskatzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

Estatuaren zakurren azio eta atzaparkada haien bero errea hotzildua delarik, orain, hemen, Ostiela! izeneko desparadisu honetan, gauza batzuk esan daitezke, lehen, ordu gazi haietan, gorputz-arima torturatuen bistan, esan ez zitezkeenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 235. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus