Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desorientazio iz orientaziorik eza. ik noraez.
Garaiko gertaerez eta jendeaz galdetzean, agerikoak ziren haren desorientazioa eta nahasmenduaren sakona. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.
Izara zuriak, horma zuriak, ohe zuriak erreparatu ditudanean, ezohiko logelan esnatzearen larritasuna eta desorientazioa sentitu dut. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 212. orr.
Entzuleak sentsazio bera, desorientazioa, izan dezake New Yorkeko TV on the Radio taldearen lehen diskoa Desperate youth, blood thirdsty babes entzutean, hain da harrigarria, askea eta ertzez beterikoa. Berria - Kultura 2004-09-29
Atxilotuaren segurtasunik eza eta desorientazioa eragiteko. Berria - Harian 2005-08-18