Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desobedientzia (orobat desobedentzia g.er.) 1 iz ez obeditzea, desobeditzea.

Inork ez du esango (edo ez luke esan behar) hiritarrek, gobernu tiraniko baten kontra desobedientzia erabiltzeko eskubidea ez dutenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 224. orr.

Prest gaude edozein desobedientzia zigortzeko.  Elizen arteko biblia   2 Ko 10,6

Fiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Javier Mirandarentzat, «desobedientzia» egotzita.  Berria - Kirola   2004-09-05

Ez bagenuen betetzen, desobedientzia egotziko ziguten.  Berria - Harian   2005-10-27

Desobedientzia leporatuta atxilotu zutela eta 50 suziri atzeman zizkiotela zabaldu zuen EAEko Herrizaingo Sailak.  Berria - Harian   2006-03-10

Hain kaltegarritzat zeukan anaiaren desobedientzia eta hain onuragarritzat obedientzia, egitez eta etsenpluz irakasten baitzien anaiei gauza guztietan xaloki obeditzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1135. orr.

Eta hogeitaka urte igaro ondoren desobedientziaren teoria deskubritu zuten moketadun bulegoetako iraultzaile abertzale batzuek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 97. orr.

Desobedientzia horren sari, Salazar-ek kargutik kendu zuen de Souza Mendes eta herbesteratu.  Herria   2005-02-24

Halere, mirestekoa da desobedientzia horren gaztigua lehenago ez zeukan hobaria izatea, hau da, adimena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Japoniako legeak larri zigortzen zuen desobedientziarik txikiena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 153. orr.

«Desobedientzia arina» egitea egotzi eta 30 egunetan hamarna euroko isuna jartzeko eskatu du fiskalak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Asier Basabek «desobedientzia larria» egin zuela oinarritzeko, honako frogak erabiltzen ditu [...].  Berria - Harian   2006-05-10

Bera gauza guztietan apal eta esaneko izanik ere, gogor pertsegitzen eta zigortzen zuen desobedientzia setatia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1135. orr.

Kontsul ohiaren memoria ohoratua da 1988az geroz, "presuna zuzen" gisa, haren "desobedientzia baitezpadakoa" laudatzen dela-eta.  Herria   2005-02-24

Hala irakurtzen nuen gutxienik presaka desagertzen ziren aurpegi haietan eta azaltzeko zailak izan arren nolabait desobedientzia garaile bat adierazten zuten espresioetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 219. orr.

Euren barru ezkutuan hasi ziren, halere, gaiztoak izaten ageriko desobedientzian amildu aurretik, ez baitzen egintza txarra burutuko aurrez gogo txarra izan ez balitz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 369. orr.

Desobedientzia zibila, greba orokorrak, boikota, eta antzeko borroka moldeak erabiliz.  Berria - Mundua   2004-08-28

Gure gizartean hain erroturik ditugun konformismo eta autoritarismoari aurre egiteko gomita da bere ekarpena, baita desobedientzia zibilerako deia ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 133. orr.

Erakundeei diru arazoak sortu nahi dizkiegu desobedientzia zibilaren bidez.  Berria - Mundua   2004-02-07

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Klasikoen artean desobedientzia kasuak aztertzen direnean kanpoan utzi ohi da Sokratesen heriotza eta beste adibide garbiagoak lantzen dira, esaterako, Antigonaren kasua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 333. orr.

Desobedientzia ekintza batekin hasi zen gizateria; ez ahal da amaituko obedientzia-ekintza batekin!  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 131. orr.

Getxoko epaitegiak auziari bidea eman zion, eta «desobedientzia» delitua egotzi zien 39 ikasleri.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Alderdien legez kanporatzearekin, Euskal Herrian desobedientzia mugimendu bat eratu zen, Europan aurrekaririk ez duena.  Berria - Harian   2005-06-17

Sinatzaileak «desobedientzia kanpainarekin» bat egiteko prest egongo lirateke, nahiz eta hori dela eta kartzelara joan behar izan.  Berria - Mundua   2004-12-22

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

«Gobernu desobedientzia» egingo zutela ohartarazi zuten Brusela-Halle-Vilvoorde hautes-barrutiako 22 alkatek, barrutia ez badute banatzen ekaineko hauteskundeen aurretik.  Berria - Mundua   2004-02-14

5 desobedientzia egin

Desobedientzia egin izana ukatu dute Atutxak, Knörrek eta Bilbaok.  Berria - Harian   2005-10-27

«Aurrekoetan ere desobedientzia egin dut», azaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

Ez zutela, inolaz ere, desobedientzia egiteko asmorik azaldu zioten hirurek epaimahaiari.  Berria - Harian   2005-10-27

Hala ere, hilabetez egunean bost euro ordaintzeko zigorra eskatu zuen fiskalak epaitutako bakoitzarentzat, «autoritateari desobedientzia egitea» leporatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Maria Angeles Montes fiskalak «agintari judizialei desobedientzia egitea» egotzi die Egibar, Larreina eta Morcillori.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus