Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behin, ausartu nintzen nire kasu administratiboaren aipatzera... eta desmartxa guziak egin zituen nire laguntzeko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 132. orr.
Gure aspaldiko xedea betetzerat zoan, mila urrats eta desmartxa berea emaitekotan ziren, bai diru aldetik eta bai legezko gorabehera eta tratuen aldetik. Herria 2003-09-18
Aurtengo hau nahi izan dugu Xiberoan antolatu, han gaindi abiatua baitugu urte bat eterdi huntan desmartxa berezi bat, hango herriko etxeetan euskararen erabilera egin ahala sustatzeko asmoz. Herria 2005-05-12
Apezpikuen eta barne ministroaren desmartxa horien berri eman zion Batikanok Baionako apezpikuari. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 110. orr.
Diote haatik euskal selekzioaren alderako desmartxa hau ez dela bertze selekzioen aurkakoa. Herria 2003-05-29
Jendeak desmartxa orokor batean lagundu beharko ditu beren urrats desberdinetan: plantatze xede, sozietate egite,.. Herria 2001-07-05
Bastimendu egokiago batean haatik, hain segur Larzabalen, eta horri buruz ari dira desmartxetan. Herria 2001-05-24
Hara zergatik kar handiarekin ari diren hangoak bretoiera berreskuratzeko eta azkartzeko desmartxetan. Herria 2001-09-27
Euskal munduko edozein langile sokorrituko zuen bestalde, mila gisetarat, bere beribileko zerbitzuak eskainiz, ezagutzak eginaraziz, edo bidaiak, diru desmartxak eta holako. Herria 2001-11-15
Gure iduriko, inportanta da kalitate desmartxa horien ezagutaraztea. Herria 2003-08-07
desmartxa orokor batean (6); eta desmartxa (3); jendeak desmartxa orokor (6)