Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskoloratu, deskolora, deskoloratzen (orobat dekoloratu eta deskoloretu) da/du ad kolorea kendu edo galdu.

Albak ez ziren denak izarikoak, meza-soineko zenbait deskoloratuak ziren, hortaz apez frantses, belgikano eta italianoek ez zuten axolarik, baina apez alemanek ez zuten hori onartzen, mezako sakrizio sainduaren desohoratzea zitzaien.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 137. orr.

Amaitutakoan, nor bere dendara erretiratu gara eta, denda barnean girorik ez bazegoen ere, azkenean tarte bat hartu dut hanketako ilea dekoloratzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 138. orr.

Beste lanbide bat imaginatu behar banio idazle honi, argazkiak deskoloretzen irudikatuko nuke, Pariseko karrika estu bateko artesau denda ezdus batean.  Berria - Kultura   2004-06-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus