Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskodetu, deskode, deskodetzen (orobat dekodetu g.er.) 1 du ad mezu bat kodetzeko erabili den kodea alderantziz erabiliz, mezu haren jatorrizko forma lortu.

Entzuleak bere ezagutza sintaktikoa, morfologikoa, lexikoa abian jartzen ditu seinalea deskodetzeko.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 117. orr.

Irakiarren mezuak harrapatu eta deskodetzeko, eta baita gure borrokalariei jarraibideak Morsez bidaltzeko ere.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Antza, bere zerebro txikiak ez daki iritsi zaion azken mezua deskodetzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 25. orr.

Halaber, ongi entzunda ere, ez da gai izango hotsak deskodetzeko eta behar bezala mezua ulertzeko.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Tetraodon nigroviridis espezieko arrain baten genoma deskodetu du Frantziako ikertzaile talde batek, eta horri esker, espezien eboluzioaren inguruko gauza asko jakin dituztela esan dute.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Esaten zaigu nola, kristautasunaren hasieratik sekretu hori klandestinoki bizirik mantendu den, besteak beste artearen bitartez (deskodetu beharreko arte obren bitartez).  Berria - Kultura   2004-06-30

2 irud/hed

Ruche jauna ziur zen lagunaren gutunak argibide ezkutuak gordeko zituela isilpean, agerian adierazten zuenaz gainera, eta berak beharko zituela, nola esan?, deskodetu: bai, hori zen hitz egokia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 109. orr.

Ikusmen-aparatuaren eginkizuna ez da, haren iritzian, ez inputak "deskodetzea", ez pertzeptuak "eratzea", informazioa ateratzea baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.

Ala musika "deskodetzen" ikasi ote zuen, eta, norbaitek irakatsirik, halako eta halako forma "artzain" edo "udaberri" girokoak zirela eta araberako irudi batzuk zegozkiela?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.

Ibon Aranberrik, eskultura eta diseinu patroiak deskodetzeko sentsibilitatea erabiliz, kultura ikonoak hobeto ulertzera garamatza, deseraiki behar diren edo aintzat hartu behar ez diren historiaren eraikitzaile gisa.  Berria - Kultura   2004-12-18

Ez dut izan begirada haren benetako esanahia oraino dekodetzerik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 68. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gainean, mezu dekodetu batek zioen: "Hamburgoko sukurtsalaren defizita 500.000 dolarrekoa, gutxi gorabehera"; Heintzek izenpeturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

genoma deskodetu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus