Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzo arte lagun izandakoak deskalifikatzen dira: "betiko notable eta politikeroak" baino ez omen dira. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 113. orr.
Norbait deskalifikatzeko orduan "nazionalista" deitu eta kito. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 72. orr.
Gure erlijiokoa ez den askotxo dabil jendea munduan, beste gabe deskalifikatu ezin duguna. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 24. orr.
Bertso hori txarra dela, eta, besterik gabe, bertsolaritza osoa deskalifikatzen du Mujikak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 138. orr.
Saiogile bizi eta prestua izan zen, eta modernitateari sistemaz uko egin zion autore klasiko izateak ez luke aski arrazoi izan behar haren jakite maila besterik gabe deskalifikatzeko. Berria - Kultura 2004-01-16
Gernikako Estatutua deskalifikatu zuten argudio berberekin ari dira gaur egun Estatutu Berrirako Proposamena arbuiatzen. Konfuziar filosofia ez zela benetan hil bera sortu zuen gizartearekin batera, baizik eta hibernazio-aldi bat jasan zuela soilik, eta hil ez dena berez deskalifikaturik dagoela "arima" bezala berragertzeko. Berria - Harian 2005-02-02
Pedreña Hondarribiako estropadan deskalifikatu egin du TKEko Batzorde Teknikoak. Berria - Kirola 2004-07-27
Kanadako Sari Nagusitik deskalifikatu egin zituen FIAk Williams eta Toyota taldeak. Berria - Kirola 2004-06-19
Haatik 1999an odolaren kontrola bat eginik Giroaren finala bezperan, diskalifikatu zuten Italiako atorra arrosa berak zuelarik. Herria 2004-02-19
Mendillorriko 3.440 etxebizitzetatik oraindik 2.992 deskalifikatu gabe daudela ezagutarazi zuen kontseilariak; argitu zuen, ordea, etxebizitza horiek guztiak 2007rako deskalifikatuta izanen direla, eta, ondorioz, merkatuaren baldintzen arabera salduko direla. Berria - Euskal Herria 2004-05-27