Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desinfektagarri (8 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 40 agerraldi) 1 iz desinfektatzen duen produktua. ik desinfektatzaile.

Bainugelan nabarmena zen beste batzuen hortzoreak eta klorozko desinfektagarriek utzitako usaina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 243. orr.

Afaltzeko ordurako ozta-ozta itzuli zen etxera, botilatxoz karga-karga eginik, eta zuzen-zuzenean bere gelara sarturik, desinfektagarriz blai egin zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 346. orr.

Kolonia eskatu du desinfektagarri bezala erabiltzeko, eta baselina, argizari bezala erabiltzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Desinfektagarri pote hutsak erakustera behartzen dituzte.  Berria - Gaiak   2006-01-06

3 (izenondo gisa) desinfektatzen duena.

Hemen ere iritsieran dutxak, bizarginak, likido desinfektagarriak eta jantzi aldaketak genituen zain.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus