Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desilusio (ETCn 846 agerraldi) 1 iz zerbait edo norbait, uste ez bezalakoa dela ikustean izaten den sentimena. ik desengainu; deslilura.

Negar eginen nuen, gogotik; hainbestekoa zen sentitzen nuen desilusioa.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 47. orr.

Ordubete baino gutxiagoan alaitasunak desilusioa ekarri du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 100. orr.

Errusiara egindako txangoa zoragarria izan zen, gogo-pizgarria alderdi batzuetatik, baina tristura eta desilusioa ere sortu zizkidan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.

Bata penak eta desilusioak belztua da, bestea alaitasunak eta aberastasunak argitua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.

Une batez desilusio labur bat ikusten zaio aurpegian, baina irakurtzen jarraitzen du gero.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.

Nik desilusio pixka bat hartzen nuen desenfokatuta zeudelako, eta aita atze-atzean baizik agertzen ez zelako, itzal ñimiño baten moduan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 62. orr.

Horregatik sortzen dute maitasunezko ezkontzek oinaze eta desilusio gehiago komenentziaz egindakoek baino.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 285. orr.

Joana zen irritsezko eta desilusiozko orgia.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 165. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Desilusio handia izan zen, askoz begi hobea izango zela espero baikenuen, bestea baino askoz hobea, ikusmenean aldaketa funtsezkoa ekartzeko modukoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 149. orr.

Lehenengo aldiz egin genuenean, desilusio handia hartu nuen; beste zerbait espero nuen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 213. orr.

Amak erantzun zion esanez berekin desilusio handia hartu genuela denok, eta behin baino gehiagotan nahigabeak ere eragin zizkigula.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 147. orr.

Desilusio galanta hartzen du, jaun haren izena Ki-jo-te ahoskatzen zela jakiten duenean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 174. orr.

Une batez desilusio labur bat ikusten zaio aurpegian, baina irakurtzen jarraitzen du gero.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.

Honek Mendebaldeko arimen desilusio sakona adierazten zuen, eta Mendebaldeko erlijio-gerra deituen ondorena zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 179. orr.

Edo desilusio optiko bat, zehatzago.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 176. orr.

Sekulako desilusioa izan zela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 196. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Desilusio berbak kutsu txarra zeukan baina ez zen, behintzat, etsia edo etsi gaiztoa bezain kutsu txarrekoa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 37. orr.

Bere burezur belztua besaulkiaren bizkarrean bermatuta, ezpainak oker desilusio keinu batean, eta barre-irudi ozpindu batekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 194. orr.

Esperantzari leiho bat zabaldu, eta desilusio usaina sartu zitzaigun, paper fabrikek zabaltzen zuren kiratsa baino ere minago.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.

Desilusio mota berezi bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 212. orr.

Amodio erromantikoa, eragin kristauaren mendez mendeko azken fruitua da, gorputz gabeko jantzi polixko asmatu bati segika egiten den desilusio bidea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desilusio bat (3); desilusio handia (6); desilusio handia hartu (3); desilusioa hartu (3); desilusioa hartuko (3); eta desilusio (4); eta desilusioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus