Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desgogara 1 adlag gogoz kontra, gogo gaiztoz.

Nahi izatera, bazuen gisa hartan erreakzionatzea, baina desgogara egingo zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 215. orr.

Aspertu itxurako prostituta bi zeuden alboko jatetxe apalean, inguruan zebilzkien gizonei desgogara erantzuten, haien bromatxoak aguantatuz nola edo hala.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 71. orr.

Formalitate ezeroso eta zuhurgabekeriazkoek kreditua desgogara jartzen dute, iruzurrak baztertu gabe; estutu egiten dute, babesa eman beharrean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 89. orr.

Eltze betea seinalatu zuen desgogara, bere aitzinean bor-bor.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.

Zuzendaritzaren erantzukizuna hartu nuen nire gain, desgogara edo nahiezik, baina indar handiz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 160. orr.

Doktorea altxatu egin zen eta, desgogara, hilobi artean herrestan abiaturik, hormarantz egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.

Gero eta desgogarago ari ginen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.

Bazen han desgogara sentiarazten ninduen zerbait: nire aurreko ispilua, urreztaturiko markoduna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

2 (izenondo gisa)

Keinu desgogara bat egin zidan bere libretan idazten segitzen zuen bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina desgogara (3); eta desgogara (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus