Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Desertzioa gogor zigortuta dago, andrea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.
-SSetako kide baten desertzioa ez duk nazien gustuko albistea izanen -egin zuen irribarre Ibarrak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 297. orr.
Ihes egin behar du desertzioaren krimen barkaezinetik, baita "betebeharrarekiko zabarkeriaren" hutsegite larritik ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.
Abandonua eta autokontrola sormenaren ordezko alternatiboak dira; desertzioa eta martirioa mimesiaren dizipulutzaren ordezkoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 439. orr.
Hurrengo urteetan eginen zituen urratsek are nabarmenago utziko zuten gure lagunaren arroztea: ezkontzea -nola eta elizaz!-, aitatzea... bene-benetako desertzioa etsaiaren trintxeretara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.
Kalte egin zioten, orobat, alderdi barruko ezadostasun politikoek, zeinek alderdiaren bertikalismoa kritikatu zuten disidenteen desertzioa eta kanporatzea eragin zuten. Berria - Mundua 2004-07-17
Estatu globalaren aurrean exodoa eta desertzioa praktika daiteke, eta bizitza eta kultur alternatibetan gauzatu, kontrabotereak eratuz, bizitzeko molde independenteak sortuz. Berria - Kultura 2004-04-22
desertzioa eta (3)