Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desertu (orobat desiertu g.er.) 1 iz basamortua.

Desertua leku berezia da, eta hara erretiratzen ziren antzinako denboretan munduaz aparte -gizarteaz, hiriaz aparte- bizi nahi zuten guztiak, hala anakoretak nola epailearen beldur ziren gaizkileak edo maitasun dezepzio bat jasan eta bakardade gorrian murgiltzeko promesa egindako etsiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Desertuak (elurrezkoak barren) deitu egiten du gizona, metafora arketipikoa burutzera, uste izanez, bere arimak, han, nonbait, urrutiko bakardadean, gorputza menderatu lezakeela zigorrez eta martirioz, edozein jainkotze amesturen alde, lurra gaitzetsiz zeruratze bidean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 185. orr.

Etorkizunean baliatuko zaizu batez ere, bakarrik aurkitzen bazara, desertuan galduta, gamelurik gabe.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 43. orr.

Nafarroako lurren herena desertu bihurtzeko irriskutan omen da.  Herria   2005-08-04

Desertura joaten ziren guztiek proba latzen bat zeukaten zain.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Atacamako desertuan badago 300 000 biztanleko hiri bat.  Herria   2004-03-25

Aduanetako 13 langile hil zituzten atzo Aljeriako desertuan.  Berria - Mundua   2006-04-09

Kaliforniako Mojave desertuan dagoen aireportu komertzial batean egingo du ontziak bere lehen hegaldi ofiziala.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Ikaratu egingo ginateke urezko desertuan, itsasoan alegia, bakarrik geldituz gero, eta beste horrenbeste hondarrezkoan edo harrizkoan galduko bagina.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 56. orr.

Desertuko gamelu egarritu bat bazina bezala.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 218. orr.

Desertuko karabanak gelditzen al ziren oraindik han, Elias Canettik Marrakexeko ahotsaken kontatzen duen moduan?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 221. orr.

Desertuko klimak ez du jasotzen apenas euririk.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.

2 (izenondoekin)

Zure ausentziak inguratzen bainau ni, desertu beltz batek bezala, eta nire ausentziak zu.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 110. orr.

Arroka biluzi gaitzengatik, desertu ikarragarriengatik, leku ilunengatik eta leku horietan aurkitzen diren munstroengatik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 81. orr.

Herrestan zebilen, hala ikusten zen kartelean, desertu urrikigabe eguzki-erre batean barna.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 50. orr.

Nahiz desertua den, ez da arras desertu idor hutsa, bada zernahi bazka desberdin eta sasuxeka artaldek maite dituztenak.  Herria   2005-08-04

Egozten ninduena itzal galduen desertu fingabekorat eta ezdeustasunaren hondar gabeko leizerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

3 irud/hed

Ehun mila jende bilduagatik, nintzen egoeran Senpere desertu zabal eta minerala zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 40. orr.

Bortxatuak gara desertuan idaztera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 292. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Desertu mota guztiek ikara ematen digute.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 56. orr.

Gero, desertu minez, badoa berehala Algeriako hego-alderat.  Herria   2005-07-21

5 izond inor bizi ez dena; pertsonarik ez dagoena.

Eliz atarian, leku desertu eta antzinako hartan, gaztetxo talde bat azaldu zen behingoan, hutsetik sortuta bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 42. orr.

Alabaina, hondartza desertu honetan ibili naizen orotan, zernahi orenez, bake handi bat hartu izan dut bihotzean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Oihan nasaiak eta eremu desertuak zeharkaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 110. orr.

Aspaldian iritsi zen Hildakoen ikara muino hartara eta inguruko landa desertuetara.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 69. orr.

Uharte desertu batetara joan behar bazinu bizitzera zoin liburu har zinezake zurekin?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 14. orr.

Gero hiri isilera eta muinoaren gaineko etxe desertu handira iritsi ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 13. orr.

Neure borondatez erretiratua nintzen lehen solairuko gelaxka desertu eta huts batera, giza presentzia orotatik urrun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.

Jainkoak oparo eratu zuen arima, bide estu eta desertuetan barrena zuzendu zuen, eskutik eraman zuen maitasunaren leizeraino, bere baitaraino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

6 (adizlagun gisa; orobat desert) hutsik.

Norvegiarrek eta japoniarrek akabatuko dituzte eta, itsasoa desertu geratuko denez gero, plastikozko baleak puztu eta soltatu beharko ditugu...  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 380. orr.

Kirol zelaia ere ia desertu zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.

Agian badu zerikusirik ospakizunaren arraroak, bat-batean eguzkia irten eta Portugal desert geratu baita; eta mutu.  Berria - Kirola   2004-07-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desertu bat (3); desertu batean (3); desertu eta (6); desertua eta (4); desertuaren erdian (3); eta desertu (4); uharte desertu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus