Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desertore (orobat desertur g.er.) 1 iz armadatik ihes egiten duena.

Etorkinak, desertoreak eta zelatariak atxilotuko ditugu, epaitu ez dituzteino presondegiratuko, eta laguntzaileei gauza bera gertatuko zaie.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.

Gerlako desertore, errefuxiatu edo ihesliar mota guztien aztarnak bil bagenitza, ustekabeak izanen genituzke.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.

1990ean INA Irakeko Akordio Nazionala alderdia, Husseinen Armadako desertoreek osatua nagusiki, sortu zuen eta idazkari nagusia izan zen.  Berria - Mundua   2004-05-29

Itsasuko desertore eta iheslarien ahaideak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 245. orr.

Bentan desertore karlista bati galde egin zioten, baina hark ezin izan zuen Karlos Ohandoren berri eman.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 212. orr.

Eskerrak gure musikari horiek aleman desertoreak ziren eta ez benetako errusiarrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.

Hobendun haundi bat omen zen, Frantziaren kontra ari zena, deserturrak laguntzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.

Milaka soldadu desertore izateagatik auzipetu dituzte.  Berria - Mundua   2004-05-30

Desertorea izatea erabakitzen duena ez duk beldurtia, bizirik irauteko senari jarraitzen dion gizaki bat besterik ez duk.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.

Zu akziotik zaude erretiratua, ekintzetatik... gerra batean baztertuta gelditu den desertore bat zara...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 344. orr.

2 (izenondo gisa)

B-52ko pilotu desertoreen gutunak Newsweek-en.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 73. orr.

Marcel Carne finaren Quai des Brumes lainotsuaren soldadu desertorearen drama ariman tatuaturik zeramala baitzirudien.  Berria - Kultura   2004-05-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desertore diskoa (5); desertore diskoak (5); oskorriren desertore (4); oskorriren desertore diskoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus