Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desertifikazio (17 agerraldi, liburu 1 eta 10 artikulutan; ETCn 123 agerraldi) iz basamortutzea, basamortu bihurtzea.
Lurren desertifikazioak oreka ekologikoa hausten du, eta horrek, hori gertatzen den lekuetan, ondorio larriak ekar ditzake. Berria - Gaiak 2006-04-13
Kutsadura toxikoa, natur baliabideen gehiegizko ustiapena eta lurraren desertifikazioa eragiten duen gehiegizko hirigintza. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Desertifikazioa mugatzeko neurri zorrotzik hartu ezean, 100 milioi lagunek gosete latzak pasako dituzte. Berria - Gaiak 2006-04-13
Murrizte hori ekarri duten faktore garrantzitsuenak hazkunde demografikoa, desertifikazioa eta lurzoruen higadura dira. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.