Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desarroilatu (ETCn 14 agerraldi; orobat desarrollatu ETCn 1 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian garatu agertzen da) , desarroila, desarroilatzen da/du ad garatu.
Besteen moduan eta guztion markoetan desarroilatuko dira orokorki haren pentsabideak: estatu-gizartetik baino askoz zailagoa baita norbere denboratik aparte jartzea, libertatean pentsatzeko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 222. orr.
Literarioki Hugok ez du gero horrela desarroilatu, baina alde biok Pasaiak berak ere badauzka bere barruan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 31. orr.