Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

derrigortasun (41 agerraldi, 2 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 535 agerraldi) 1 iz derrigor izateko nolakotasuna.

Geroago ETAk egin duen fetixetik urrun zegoen, Estatua derrigortasun ez desiratua dela dirudi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 123. orr.

Bai jainkoei buruz sinesten dugunak eta bai gizonei buruz dakigunak, irakasten digute, agindu, derrigortasun natural bategatik duela gainekoak agintzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 264. orr.

Horregatik, derrigortasun hori baztertzeko eskatu die.  Berria - Harian   2006-03-09

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Justiziako funtzionarioek eta karrera judizialeko kideek euskara modu eraginkorrean ikasteko derrigortasun eta lehentasun neurriak hartzea.  Berria - Harian   2005-09-23

Plangintzaldian (1997-2002) Jaurlaritzak bere buruari jarritako derrigortasun indizea %40,74koa izan zen (1996ko datuetan oinarrituz), baina epe horren amaieran bere lanpostuen %34,90k zuen zehaztua derrigortasun data, orotara 2.185 lanpostuk.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Planak hartzen zituen 6.261 langiletatik 2.185ek zuten ezarria hizkuntz eskakizuna lortzeko derrigortasun data, baina horietatik 913k baino ez zuten lortu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus