Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamaika gaixo depresiborekin tratatu behar izan baitut kontsultan, antzeko koadro klinikoekin. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 158. orr.
Suizidiorako joerak agertutako gaixoen herenak arazo bipolarrak zituzten (fase depresiboak eta maniakoak tartekatzen dituen buruko gaitza). Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Errepresioaren erruz hantu biktima nortasuna, nortasun depresiboa da: norberak bere egoeraz negar egin dezake, negar eginaraz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 137. orr.
Beti izan zuen halako joera depresibo bat. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 16. orr.
Patolojia depresiboa suizidioaren zergati nagusia dela baitakigu,Egunkariko zuzendariak ezin zion ezer aipatu, ordea, kritikari gizajoak oso izaera minbera eta depresiboa zuelako. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Bere jabeak gurtzeko eta miazteko dagoen txakur depresibo bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.
Depresibo bati segituan sumatzen zaio: askoz ere motelago dabil, makurtuta, ez zaizkio hitzak ateratzen... Berria - Gaiak 2006-04-02
Ez, ordea, larunbat depresibo batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.
Desenkantuaren jardina kultibatzen duten "alesandrino depresiboak" deritze Rortyk. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.
Izadiak edo Jainkoak zertarako sortu ote dituen autismoa, psikosi maniako-depresiboa, eskizofrenia eta halako gaixotasun lazgarriak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 281. orr.
Ibarretxek «gaitz bipolar maniako depresiboa» duela. Berria - Euskal Herria 2004-11-03
Problema maniako-depresiboak dituzten psikiatrak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 140. orr.
· iz Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso, tenperamentu antzemanezin horietako bat; Joachimek zioen bezala: maniako-depresiboa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.
Maniako-depresibo bihurtzeko unean, zainak korapilatzen nabaritzen ditut. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 213. orr.