Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

depositu (57 agerraldi, 19 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 1.318 agerraldi; orobat deposito 23 agerraldi, 7 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 143 agerraldi) 1 iz likidoentzako biltegia. ik andel.

Goroldio eta huntzez inguratuta, urtegi bat zegoen; erabilerarik gabe geratutako depositua, izatez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Joe Harlandek ur apur bat atera zuen latorrizko depositu batetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.

Ura berunezko hodiekin eramango bada, aurrena depositua egin bedi iturburuan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3970. orr.

Komuneko depositoaren gainean zegoen, kokotseko granotxo bat lehertu nahian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.

Balkoian barreiaturik, DKW motozikleta baten zatiak zeuden [...] deposito gorrimina karelaren gainean zaldizka zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Langilea mangera deposituan sartu eta gasolina botatzen hasi da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 19. orr.

Labouheyren bakarrik, pinudi erraldoiaren erditsuan, depositua gasolinaz betetzerakoan, kafetxo bat hartu dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 63. orr.

Depositua erregaiz ondo hornituta atera, eta kateak eraman.  Berria - Harian   2005-01-25

Erreserbako depositua zabaltzeko ordua denez, palankari tira egiten diot.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.

Kargaren zati hutsal bat Pasaian utzi eta depositoa fuelolioz betetzeko helburuz sartu ziren badiara, bokalea igaro bezain pronto otsoaren eztarrian behera labaintzen zirela susmatu gabe.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.

Gipuzkoako Diputazioak 100.000 litroko bi deposito eta 2.000 litroko beste bat eraiki ditu ur hornidurak hobetu eta lehorteari aurre egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

2 irud/hed

Ez dago gauza goxoagorik, depositua beteta eta potroak lehertzear dauzkatenean, popatik hartzera bidaltzea baino.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 64. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Olio deposituak, gasolina deposituak, zula-zula eginda dago dena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

Baina okerragoa zen fuel depositoak bere hartan uztea, putzura isurita su eman gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 55. orr.

Erregai depositu handi bati lotutako pisu handiko espaziontziak dira transbordadoreak.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Myrtle Negarti azkeneko komuneko ur-depositoan zegoen eserita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 250. orr.

Lurra utzi eta bi minutura erori ziren lurrera aireratzeko erabilitako erregai deposito hutsak.  Berria - Gaiak   2004-03-03

4 gorputegia.

Erail dituzten kamaradak zauzkatek hor, depositoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 243. orr.

Hilerriko depositoan zauzkatek gorpuak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.

5 biltegia.

Munizioen deposituak hustea falta zen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 29. orr.

Levertek gaiztagin elkarteko kide izatea, arma eta munizio deposito bat edukitzea eta lehergaien legea talde antolatuan urratzea leporatzen dizkio.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

· Esplikatu zidanez, bizimodu sedentarioa eginez, gizen-deposito bat formatzen da begietan barrena, osasunaren kaltean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

depositua beteta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus